XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.2.- Lotura deseraikigarria

Lotura deseraikigarriak, lotura osatzen duten elementuak behar direnean eta hondatu gabe, aska daitezkeenak dira.

Lotura deseraikigarriak, era berean, honako hauek izan daitezke

Lotura zurrunak

Giltzadurazko loturak

Lotura elastikoak

Lotura zurrunak:

Loturiko piezen artean inongo desplazamendu-mota erlatiborik gertatzea ezinezkoa duen loturari, lotura zurrun deritzogu.

Adibidez, torlojo, ziri, eta abarren bidez lorturiko loturari.

Giltzadurazko loturak:

Loturiko piezen artean desplazamendu erlatiboak, desplazamendu libreak edo gidatuak, irristakorrak edo biragarriak burutu daitezkeeneko loturei, giltzadurazko lotura deritzegu.

Adibidez, Cardan giltzadurari, ardatz teleskopikoei, eta abarri.

Lotura elastikoak:

Lotura-elementua elastikoa duenari lotura elastiko deritzogu, eta horregatik indar elastikoak gainditu ondoren loturiko piezen arteko desplazamendu erlatiboak onartzen ditu.

Adibidez, malgukien bidez lorturiko loturak.

3.3.- Lotura finkoetan erabilitako elementuak

Soldadura eta itsaspena dagozkien unitateetan sakonki aztertuko direnez, oraingo honetan errematxea bakarrik aztertuko dugu.